saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001786

Banako enpresaburu zergadun batek zuzeneko zenbatespenaren metodoaren bidez ezartzen du etekin garbia. Ibilgetu material eta ukiezineko elementuak eskuratu ditu, eta horiei esker, Sozietateen gaineko Zergako inbertsioen eta beste jarduera batzuen ziozko kenkaria aplika dezake.

Beren ekonomi jarduerak zuzeneko zenbatespena ezartzen dituzten PFEZren zergadunek kenkariak aplikatu ahal izango dituzte aktibo finko material berrietako inbertsioetarako pizgarriak emateko eta Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauko V. tituluko III. kapituluetan ezarritako zenbait jarduera egiteko, portzentaje berdintasunarekin eta kenkari mugekin.

Hala ere, kenkari horiek PFEZn aplikatzerakoan, SZFAn ezarritako kuota likidoaren gaineko %35eko mugak PFEZren kuota osoan aplikatuko dira, ekonomi jardueren etekinengatik integraturiko zerga-oinarri orokorraren zatiari dagokion kuotan.

Kuota hori ezartzeko, honako eragiketa hau burutuko da.

X= (Kuota oso “orokorra”*jardueren etekina)/ Guztizko zerga-oinarri orokorra:

Muga= %35 * X

Gainera, ekonomi jarduerei dagokien kuota osoaren eznahikotasunaren zioz aplikatu ez diren kenkariak aplikatu ahal izango dira hurrengo eta ondoz ondoko 30 urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazioetan dagoen muga bera errespetatuz.

Kenkariak aplikatu ahal izateko, zergadunak berariaz adierazi behar du kenkariok aplikatuko dituela; kenkariak aplikatu nahi dituen ekitaldiko autolikidazioa aurkezterakoan egin behar du adierazpen hori.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 88. art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli