www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001745

Kooperatiben itzulkinak


  

Honelako errentekin kapital higigarriaren etekinak banakatzeko irizpide orokorra aplikatu behar da.

Hala, EAEko Auzitegi Nagusiak 2003ko abenduaren 9an emandako epaian ezarritakoaren arabera irabazpideko araubidean edo foru komunikazioan dauden senar-emazteen kasuan kooperatibetako bazkideek sozietate kapitalera egindako ekarpenak ez dira bazkideen ekarpen pribatiboak, Kode Zibilaren 1.346.5 artikuluan ezarri den bezala (horren arabera pertsona bati datxezkioan ondare ondasunak eta eskubideak eta "inter vivos" eskualdatu ezin direnak pribatiboak dira). Beraz, ekarpenok pribatiboak edo irabazpidekoak diren jakiteko zer ondasun-multzoren kargura egin diren argitu behar da.

Loturak

Itzuli