saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001740

Erabilera edo gozamen eskubide errealak eratuta, lagata eta eskualdatuta lortutako etekinak

  1. Erabilera edo gozamen eskubide errealak eratu eta lagatzearen ondoriozko etekinak kapitalaren etekinak dira. Eskubide errealaren lagapentzat hartuko da ondasun baten jabeak gainontzeko bati aldi jakin baterako edo bizi osorako egiten diona.
    Hala ere, erabilera edo gozamen eskubide erreala eskualdatzeak ondarearen irabazia edo galera sortzen du. Hori dela eta, horrelako kasuetan eskualdaketaz ari garelarik besterentzeaz ari garela ulertu behar da, baina ondasunaren jabeak barik, eskubide errealaren titularrak egindako besterentzeaz.
  2. Erabilera edo gozamen eskubide erreal bat irabaziak lortuz eratzen duenari egotzi beharreko etekina.
    PFEZ Foru Araua ezarri denez, higiezinen edo higigarrien kapitalaren etekin osotzat hartuko dira ondasun higiezinen edo erakunde baten fondoetako partaidetzaren gainean, hurrenez hurren, erabilera edo gozamen eskubide edo ahalmenak eratuta edo haiek lagata lortzen diren guztiak. Kasu honetan, lagatzaileak zenbatekorik jaso ez duela kontuan hartuta, aipatutako artikuluetan xedatutakoaren arabera, ez du etekinik gordailatu beharko kontzeptu horregatiko zerga oinarrian (Zergaren Araudiko 7. artikuluan kostubidezkotasun-presuntzioari buruz xedatutakoa salbu).
Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli