saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001711

Alokairuan dagoen lokal baten jabeak errentariari intsuldaketa eskubidea eskuratu dio, gero hirugarren bati errentatzeko. Ordainketa hori gastu gisa tratatzea.

Jabearentzat

Errentariak bere eskubideei uko egiteko jabeak ordaindu duen diruak lokala hobetu du. Beraz, lokalaren eskuraketa balioa handitu da, eta ezin da horrela kenkaria egin.

Maizterrarentzat

Errentariak alokatuta zeukan lokalean jarduera eteten badu eta jarduera ekonomikoa beste lokal batean egiten jarraitzen badu, errentamendu kontratua borondatez suntsiarazteagatik kalte-ordain gisa jasotako zenbatekoa jarduerari lotutako ondasun baten ondare irabazia da. Zenbateko hori jarduera ekonomikoko etekinen artean sartuko da. Kalte-ordaina jasotzen duenak jarduera ekonomiko oro bertan behera uzten badu eta ez badio berriro hiru urteko epean ekiten, desafektazioa gertatuko da. Ondorioz, jasotako zenbatekoak jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden elementuen ondare irabazien tratamendua izango du.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 25 eta 47.g art.ak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli