saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001696

Lanaren etekinaren hobariak: 13/2013 Foru Arauko 23. artikulua

Lanaren etekinetarako ezarritako hobari orokorraren gehikuntza zergaldiko zeinahi egunetan aplika daiteke, horretarako berariaz ezarritako inguruabarrak gertatzen direnean.

Zergaldian zehar urritasunaren gradua aldatzen bada, ekitaldian zehar izan diren minusbalio-inguruabarren arabera aplika daitezkeen gehikuntza-ehunekoetatik handiena aplikatuko da.

Baterako zerga-ordainketan, baldin eta zergadun batek baino gehiagok lortu baditu lanaren etekinak eta bakoitzak hobari orokorra gehitu ahal badu (edo batek bakarrik badu horretarako eskubidea), urritasun-gradurik handiena duenari dagokion gehikuntza-ehunekoa aplikatu behar dute.

13/2013 Foru Arauko 23.3 artikuluko “langile aktibo ezinduak” esamoldeak enplegatzaile edo enpresaburu (pertsona fisikoa zein juridikoa) baten erakundean eta beraren zuzendaritzapean ordainsari trukean lanean ari diren enplegatuak adierazten ditu.

Gehikuntza honen helburua pertsona urrituek lantokira joateko eta lan egiteko eduki ohi dituzten arazoak eta eragozpenak konpentsatzea da.

Horrenbestez, hobariaren gehikuntza horretarako eskubiderik ez daukate langabeziaren prestazioa jasotzen dutenek, benetako lanik egiten ez dutenek, eta aurre-erretiroko egoeran dauden zergadunek, nahiz eta Gizarte Segurantzan altari asimilatutako egoeran egon, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia sinatu dutelako.

Era berean, gehitutako hobaria ezin zaie aplikatu laneko etekin pasiboak (pentsioa) bakarrik jasotzen dituzten langileei, nahiz eta horrez gain beren konturako jarduera ekonomikoa egin. Kasu horietan, zergadunek jarduera ekonomiko bat garatzetik eratorritako etekinak jasotzen dituzte, zergaren zerga-oinarrian hala integratuko direnak, eta ez besteren konturako lan pertsonaleko etekin aktiboak, hobaria aplikatzen zaienak. Horrenbestez, ezin dira langile aktibotzat jo, 13/2013 Foru Arauaren 23. artikuluan xedatutako zentzuan. Kobratzen duten ezintasunagatiko pentsioa ez dute jasotzen langile aktibo direlako, ezta besteren kontura emandako zerbitzuen ordainsari gisa ere.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Hobariak

Itzuli