saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001690

Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide bereziko kuotak: 13/2013 Foru Arauko 22 a) artikulua da hartuko kengarritzat.

Araubide horretan sozietateak bazkide bati dagozkion kuotak ordaintzen dituenean, kuota horiek lanaren etekinen gastu kengarriak izango dira; konturako sarreraren zenbatekoa inolaz ere ez da hartuko kengarritzat.

Horrek guztiak ez du ezertan eragozten aurreko 3.3.6 idatz-zatian( Besteren konturako langileak, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian daudenak) ezarritakoa, ez eta Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 6ko 3/2013 Jarraibidean kooperatibek euren bazkide langileengatik eta lan-bazkideengatik nahitaez ordaintzen dituzten autonomo-kuotez ezarritakoa ere.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gastu kengarriak

Itzuli