saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001685

Zergadun bat LGS baino pentsio txikiagoa jasotzen duen aita alargunarekin bizi da. Aitak 35.000€-ko kalte-ordain bat jasotzen du aseguru-etxe batetik istripu batean jasandako kalte fisikoengatik, baina PFEZtik salbuetsita dago. Aurrekoaren ziozko kenkaria aplika lezake zergadunak?

Bai. Izan ere, hauexek dira kenkaria sortzapenaren unean aplikatzeko bete beharreko beharkizunak:

  1. Jasotzen dituen urteko errentak LGS baino txikiagoak izatea –salbuetsiak alde batera utzita-, edo famili unitatekoa izanik, kideetako bakoitzak zergaldi horretan LGStik gorako urteko errentak jasotzen ez dituenean -salbuetsitako errentak alde batera utzita-.
  2. Epealdi horretan PFEZren aitorpena nahitaez aurkeztu behar ez izatea.

Gainera, istripuaren ondorioz aita elbarri gelditzen bada, zergadunak aurrekoaren elbarritasunaren ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 81. eta 82. art.ak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharrak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli