saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001662

Zein baldintza bete behar dira pertsona bat aurreko gisa kengarria izan dadin?

  • Bizikidetza iraunkorra: Jarraian eta modu iraunkorrean bizi behar dute kenkaria aplikatzen duen ondorengoarekin urte natural osoan.
  • LGS baino txikiagoko urteko errentak: Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino urteko errenta txikiagoak izan behar dituzte (salbuetsiak alde batera utzita), edo beste famili unitate baten barruan badaude, bertako kideetako inork gaindi dezake zenbateko hori.

    Lanaren etekinak ez ezik honako hauek ere hartu behar dira errentatzat: Ekonomi jardueren etekinak, kapitalaren etekinak, ondare irabaziak eta galerak eta errenta egozketak.

  • Ez dute PFEZaren aitorpenik aurkeztuko: Kenkaria egin nahi zaien aurrekoek ez dute aitorpenik aurkeztu behar, eta ez dute zertan aurkeztu kasu honetako epealdian.
  • Hainbat ondorengorekiko bizikidetza: Aurrekoak maila bereko hainbat ondorengorekin bizi badira, zati berdinetan aplikatuko da kenkaria. Maila ezberdineko ondorengoak badira, hurreneko mailakoek dute kenkaria aplikatzeko eskubidea, salbu eta LGS baino handiagoko urteko errentak (salbuetsiak alde batera utzita) lortzen ez badute.
  • Egoitzetan bizi diren aurrekoak: Ahaidetasun mailarik hurrekoena duten ondorengoek aplikatuko dute kenkaria, baldin eta egonaldiaren gastuak ordaintzeko diru-kopuruak ordaindu izana egiaztatzen badute beharrezko fakturaren bidez.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharrak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli