saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001661

Seme-alaben mantenuaren urtekoen ordaintzailea edo jasotzailea hiltzen bada, ondoriorik ba al du horrek PFEZren Foru Arauan ezarritako mugetan?

Baldin eta kenkaria aplikatzeko ordaintzailea edo eskubidea sortzen duen pertsona hiltzen bada zergaldian, pertsona hori hiltzen den egunean dagoen egoeraren arabera ezarriko dira kenkari familiarrak edo pertsonalak aplikatzearen ondorioetarako kontuan hartu beharreko inguruabar pertsonalak eta familiarrak, baina ez da proportziozko kenkaria aplikatuko data horretara arte. Hortaz, ez du ondoriorik izango artikulu horretan ezarritako urteko gehieneko mugetan.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 80, 84 eta 98.4. Art.ak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli