saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001657

BGAEen prestazioak eta hartukizunak kapital gisa, kobrantza hainbat ekitalditan zatituta

2013/12/31era arte

Lehenengo ekitaldian jasotako kopuruaren %60 ekitaldi horretako etekin oso gisa integratuko da. Bestelakoan, jasotzen diren kopuruen %60 integratzeko bost urte pasatu behar dira lehenengoa edo ondorengoak jaso denetik eta ekarpenak aldian aldikoak izan behar dira, arauz ezartzen den bezala.

Zergadunak ez dauka nahitaez %60an integratu beharrik prestazioa kobratzen duen lehenengo urtean kapital gisa jasotzen dituen kopuruak. Bigarren ekitaldian eta hurrengoetan modu berean lortzen dituen kapital zenbatekoei ehuneko hori aplikatzea hautatu ahal izango du, baldin eta lehendik aplikatu ez badie. Kasu honetan, berriro ere integrazioa %60an egiteko pasatu beharreko bost urteko aldia ehuneko hori aplikatutako integratutako kopuruak jaso direnetik hasiko da zenbatzen.

Pentsio-planen edo 6/2006 Foru Arauko 18 a) 4, 5, 7 eta 8. artikuluetan ezarritako gizarte aurreikuspeneko gainerako sistemen prestazioak jasotzen diren kasuetan, irizpide berak aplikatuko dira.

2014/01/01etik aurrera bakarrik sar daiteke behin %60an.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli