saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001650

Zatika jasotako etekinak eta errenta gisa jasotako etekinak

  1. Zergadunak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea badu eta haren zenbatekoa lan-erlazioa azkendu denetik zehatz-mehatz ezarrita badago eta zenbateko hori aldatu ezin bada eta urte batzuetan zehar jasotzen bada, zergen ondorioetarako zatika jasotako kapital etekintzat hartuko da. Beraz, PFEZ Foru Arauko 19. artikuluan eta Zergari buruzko Araudiko 14. artikuluan ezarritako integrazio-ehunekoak aplikatu behar dira, bertan ageri diren erregelak aintzat hartuz.
  2. Ostera, kalte-ordainaren zenbatekoa zehatz-mehatz finkatuta ez badago eta kanpoko parametroen arabera aldatu ahal bada (esaterako: hobekuntza, soldata-igoerak...) edo Gizarte Segurantzaren edo EINen pertzepzioen osagarria bada, errenta erregular gisa tratatuko da, nahiz eta urte batzuetan zehar kobratu. Kasu horretan, urtero jasotako kopuruen % 100 sartu beharko da, eta ez dira aplikagarriak izango PFEZ Foru Arauko 19. artikuluan eta Zergari buruzko Araudiko 14. artikuluan ezarritako integrazio-ehunekoak. Beraz, errenta gisa jasotako kalte-ordaina izango litzateke, nahiz eta urte batzuetan zehar kobratu.

Ondorioz, aurretik erretiratutako langileek jasotzen dituzten aldizkako osagarriak, urriaren 31ko 8/2000 Foru Arauaren aplikazio-eremutik kanpo daudenak, etekin erregular gisa zergapetu behar dira.

Loturak

Informazio gehiago

Itzuli