saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001649

PFEZren Araudiko 14. artikulua: enpresak langileari ordaintzen dizkion osagarrien kobrantza kapitalizatuaren zerga-tratamendua

  • Osagarriak bizi artekoak badira:

    Kasu hau Zergari buruzko Araudiko 14.1 e) artikuluak argitzen du; izan ere, haren arabera “muga gabeko iraupeneko soldata-osagarriak, pentsioak edo urtekoak konpentsatzeko edo ongitzeko ordaintzen diren kopuruak edo lan-baldintzak aldatzearen zioz ordaintzen direnak” zergaldi bakar bati egozten bazaizkio, kopuru horiei %50eko integrazio-ehunekoa aplikatu behar zaie.

  • Osagarriak aldi baterakoak badira:

    Ezin da aplikatu aurreko artikulu hori, osagarriak ez baitira muga gabekoak. Ondorioz, sorkuntzaldiaren araberako integraziorako irizpide orokorrak hartu behar lirateke aintzat, sorkuntzaldia osagarri kapitalizatuak jasotzeko eskubidea amaitzeko falta den denbora dela.

Hori dela eta, oro har, errenta baten sortzapen-aldia honela defini daiteke: zergadunak behar duen aldia errenta hori kobratu ahal izateko eskubidea sortzekoa, halako batean, errentaren zenbatekoa kalkulatzeko balio duena.

Loturak

Informazio gehiago

Itzuli