saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001627

Besteren konturako langileak, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian daudenak

Pertsona fisiko edo juridiko enplegatzaileak berak zuzenean ordaintzen baditu langilearen Gizarte Segurantzako kuotak, kopuru horiek gauzazko ordainsaritzat hartu behar dira eta, beraz, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu behar zaie horiei, Zergaren Araudiko 87.4 artikuluan xedatutakoa gorabehera. Bertan hauxe ezarri da: “Halaber, arauetan xedatutako betetzeko bazkide langileen edo langileen gizarte eta laguntza estaldurarako kooperatibek Gizarte Segurantzari langile autonomoen araubide berezian ordaintzen dizkioten kopuruak ez dira sartu behar zerga oinarrian”.

Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen Araudiko 3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kopuru horiek, kooperatibek nahitaez ordaindu behar dituztenak, ez dira bazkide langileen edo lan-bazkideen laneko aurrerakinetan sartzen eta, beraz, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko enpresa-kuotaren tratamendu bera aplikatzen zaie (ez dute sortzen ez sarrerarik ez gasturik bazkideentzat).

Gainerako kasuetan norberaren lanaren etekin osoei enpresak Gizarte Segurantzari ordaindutako autonomo-kuotak gehitu behar zaizkie eta gero horren emaitzako kopuruari konturako sarrera ere bai, baldin eta enpresak jasan badu.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gauzazko ordainsariak

Itzuli