saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001626

Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua, 17.2.c) artikulua; abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, hamabosgarren xedapen iragankorra: akzioak edo partaidetzak emateko planak, 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen gauzatu eta eskainitakoak.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera enplegatuei enpresaren akzioak edo partaidetzak (edo talde bereko beste batenak) prezio murriztuarekin emateak lanaren gauzazko etekinak sortzen ditu.

Hala ere, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hamabosgarren xedapen iragankorrean mantendu egin da abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 17.2.c) artikuluan 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen gauzatu eta langileei eskainitako akzioak edo partaidetzako emateko planen etekinetarako araututako tratamendua.

Ondoko planak joko dira 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen gauzatu eta eskainitzat: egun hori baino lehen organo eskudunak onetsi eta langileei eskainitakoak, baldin eta 2014ko urtarrilaren 1erako enplegatzaileak bere gain hartu badu plana bete beharra eta langileek hori betetzeko eskubidea eskuratu badu (akzioak edo partaidetzak eskatzeko eskubide subjektiboa dute), eta planean ezarritako baldintzak eta epeak betetzen badira (batez ere akzioak edo partaidetzak jasotzeko ezarritako betekizunak). Horretan ez dauka inolako eraginik 2014ko urtarrilaren 1erako baldintzak bete gabe egoteak, ez langile bakoitzari dagokion pizgarria likidatu gabe egoteak, ez langileek gero planean ezarritako ordainketa moduen artean hautatzeak.

Hain zuzen ere, hona zer zioen abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 17.2.c) artikuluak 2013rako indarrean egon zen testuak: “2. Aurreko zenbakian xedatutakoa hala izanik ere, honako hauek ez dira gauzazko lan-etekintzat hartuko: (…) c) Aktiboan dauden langileei enpresaren beraren edo sozietate-taldeko beste enpresa batzuen akzioak edo partaidetzak ematea, dohain edo merkatuko prezio normala baino baxuagoan; langile bakoitzari egindako emate guztien artean urtean 6.000 euroko zatiari dagokionez, betiere arau bidez ezarritakoa betez”.

Honelako kasuetan, akzioak edo partaidetzak ondoren eskualdatzen badira, eskuraketabalioa langileei ematean eduki duten merkatuko prezioa izango da.

Langileei akzioak prezio murriztuarekin ematea gauzazko ordainsaritzat ez hartzeko hauxe eskatzen du azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuak, besteak beste: langileek gutxienez bost urtean edukitzea jasotako tituluak. Eskakizun horren helburua da langileek beren enpresan duten partaidetza, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegian sustatzen dena, iraunkorra izatea. Hala ere, horren aplikazio praktikoak ez du eragotzi behar langileek enpresaren beste titulu batzuk eskuratu eta gero eskualdatu ahal izatea.

Horregatik, betekizun hori betetzat joko da langileak bost urtean bere esku badauzka dohainik edo prezio murriztuarekin jasotako tituluen balore homogeneoak, hain zuzen ere haien balio izendatu bera dutenak, gutxienez, eta haien eskubide politiko berak ematen dituztenak (nolanahi ere, ondoko eskualdaketen ondoriozko ondare aldakuntzak kalkulatzeko FIFO erregela aplikatu behar da nahitaez: lehen sartua, lehen saldua).

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gauzazko ordainsariak

Itzuli