saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001625

PFEZ Foru Arauko 17.1 b) artikulua: talde-aseguruko kontratuen primen zerga egoztea langileari

“(...) Zerga-egozketa hau borondatezkoa izango da enpresen gizarte aurreikuspeneko planez bestelako talde aseguruen kontratuetan. Erabakia hartuz gero, aseguru-kontratua iraungi arte ordaintzen diren prima guztietarako eutsi behar zaio. Dena den, arrisku kontratuetan derrigorrean egin beharko da egozpen fiskala, nahiz eta hurrengo paragrafoko f) idatz-zatian xedatutakoa beteko den. Aseguru kontratuetan aldi berean erretiroa, heriotza edo lanerako ezintasuna estaltzen direnean, egozpen fiskala ez da inolaz ere nahitaezkoa izango”.

Agindu honetan, artikulu beraren 2. puntuan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoa kontuan izanik, honela geldituko litzateke egozketen taula:

  1. Enpresariak gastu gisa kendu nahi baditu ordaindutako primak, langileari egotzi beharko zaizkio, nahitaez.
  2. Enpresariak ordaindutako primak gastu gisa kentzeko asmorik ez badu ere, langileari egotzi behar zaizkio, nahitaez:
    • Baldin eta enpresako gizarte aurreikuspen planak badira.
    • Estaldura iraungi egiten den arrisku garbiko asegurua bada, gertaerarik ezean, kontrataziorako epea igarotzeagatik (horretarako, aseguruak erretiroa eta heriotza edo ezintasuna estaltzean, ordaindutako primak ez dira egotzi beharko). Aurrekoa gorabehera, zio horrengatik egozten diren sariak, heriotza edota baliaezintasun kasuetarako arrisku garbiko aldi baterako aseguru kolektiboko kontratuei dagozkienak, ez dira espezietako ordainsariak langilearentzat, baldin eta hitzarmenean, akordio kolektiboan edo xedapen baliokidean ezarritakoaren arabera kontratatu behar dira. (EPFEZaren 58. artikulua)
Loturak

Informazio gehiago

Itzuli