saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001613

Gauzazko ordainsaria ibilgailu baten erabilera edota hura ematea denean

  1. Ibilgailua erabili eta ondoren emanez gero, ematea aurreko erabileraren emaitzako balorazioa kontuan hartuz baloratuko da, hau da, ondasunaren erabilera-aldian zehar sortutako gauzazko etekina kenduz. Horregatik, ibilgailua langileak 5 urtean erabili ondoren ematen bada, horren zioz ez da konputatu beharko lanaren etekinik.
  2. Enpresak langile bati enpresak edo hirugarren batek (langileak ez) erabilitako ibilgailu bat ematen badio, langilearentzako gauzazko ordainsariaren balorazioa ibilgailuak ematean duen merkatu-balioa izango da.
  3. Ordaintzailearena ez den ibilgailua erabiliz gero, gauzazko ordainsariaren zenbatekoa hark jasaten duen kostua izango da, zergak eta gastuak barne.
  4. Ordaintzaileak ibilgailuaren erabilerak eragiten dituen berezko gastuak ordaintzen baditu (konponketak, erregaia, aparkatzeko zerbitzua, bidesariak…), gauzazko ordainsaria enplegatzaileak jasandako kostua da.
  5. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 60.2.b) artikuluko azken paragrafoan ibilgailua lanerako eta helburu partikularretarako erabiltzen den kasuak araupetu dira. Bada, bertan adierazitako ibilgailuaren erabilerari soilik dagokio. Horrenbestez, ibilgailua ematen denean, gauzazko ordainsariaren balorazioa inolaz ere ez da izango ordaindutako eskuraketa-balioaren %50.
  6. Honen guztiaren ondoreetarako, Zergaren Araudiko 13.B.4 artikuluaren arabera langilearen gauzazko ordainsarien zenbatekoa zehazteko enplegatzaileak hautatu ahal izango du kontuan ez edukitzea lanerako eta helburu partikularretarako erabilitako ibilgailuen berezko gastuak, hain zuzen ere modu sinesgarrian frogatu ahal badu gastuok lan-denboran egin direla.

    Aurreko paragrafoan ezarritakoa hautatuz gero, ibilgailuaren erabilerak eragiten dituen berezko gastuetatik ordaintzaileak ordaintzen dituenak osorik egotziko dira lanaren gauzazko etekin gisa, ibilgailua nork bere beharrizanetarako erabilita egin dira eta.

    Hala ere, ibilgailu baten erabileraren berezko gastuak ezin badira banakatu xedearen arabera (beharrizan pribatuak eta lana), Zergari buruzko Foru Arauko 60. artikuluko 2. idatz-zatiko b) letrako erregelen arabera egotzi behar dira (hau da, erdi bana, ibilgailua beharrizan partikularretarako eta lanerako erabiliz gero).

    Erregela honen bidez ibilgailuari egozten zaizkion gastuak banakatu daitezke, baina erabilerak eragiten dituenei soilik aplikatu ahal zaie. Beraz, banakatu ezin diren gastuetan sartzen da eskuraketa-kostua edo enplegatzaileak ibilgailuaren lagapena lortzeko ordaindutako kopurua.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gauzazko ordainsariak

Itzuli