saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001608

Zergadunak trafiko istripu bat izan du eta ibilgailuaren erabateko ezbeharra dela adierazi da. Zatikatzeko saldu du, 200 eurotan. Ibilgailuak hirugarrenen asegurua bakarrik zeukan. 11 hilabete lehenago erosi zuen 25.000 eurotan. Ezbeharraren unean, ibilgailuaren balioa merkatuan 17.000 euro zen.

Ibilgailua desegiteko saltzean, ondare irabazia edo galera gertatu da. Horregatik, eskuratze prezioa gutxitu behar da, erabileraren ondorioz izandako depreziazioan, kontsumo iraunkorreko ondasuna delako, ibilgailuen merkatuko balioarekin bat etorriz.

Eskualdaketaren balioa ondokoek osatzen dutena da: aseguru konpainiak emandako kalte-ordaina (eman baldin badu) gehi desegiteko saltzean lortutako prezioa.

Zergadun honek 16.800 euroko ondare galera egotzi ahal du, aurrezpenaren oinarrian integratuko dena.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZari buruzko 13/2013 FAren 40 art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli