saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001606

Nola zenbatu behar dira jasotako galerak edo irabaziak eta zein ekitalditan zergapetu behar dira etorkizunak?

Etorkizunen merkatu ofizialetan egiten diren eragiketetatik eratorritako errentak ondare irabazi edo galera gisa kalifikatzen dira, salbu eta zergaduna enpresaburua edo profesionala bada eta eragiketak bere jarduera ekonomikoan itundutako eragiketa nagusi baten estaldura badakar. Kasu horretan, errenta hori jarduera horren etekin gisa kalifikatu eta zergapetuko litzateke.

Ibex-35en gaineko etorkizunen kontratua epe jakinerako salerosketa gisa, ezberdintasunen arabera likidagarri, kalifikatu ahal da. Hura betetzea bermeen araubide baten bidez bermatzen da.

Horrenbestez, pertsona fisiko batek eskuratzeko asmoz egin duen eragiketa bat bada, emaitza ondare irabazia edo galera izango da. Likidazioari edo kontratuaren azkentzeari dagokion zergaldiari egotzi beharko zaio.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli