www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001603

Banako gaixotasun-aseguruetatik etorritako etekinek, nolako errentak sortzen dituzte onuradunarentzat?


  

Honelako aseguruak prestazio hauek eman ditzake:

  1. Kapital bat, aurrez finkatutako eguneko kopuru baten arabera zehazten dena eta laguntza medikuaren gastuekin zerikusirik batere ez duena; aseguratuak gaixotasun batek, arruntak zein lanekoak, jota dagoen artean jasotzen du eta lanerako ezintasuna iraunkor bihurtzen bada iraungi egiten da.
  2. Oroharreko prestazioa, aseguratua gaixotasun arrunt edo laneko batek jota dagoenean.

Honelako aseguruei esker jasotzen den kalte-ordainaren ondoriozko etekinak onuradunari sortzen dion errenta ondare-irabazia izango da, hain zuzen ere jasotako prestazioaren eta hura sortu duten sarien zenbatekoaren arteko kendura.

Hala ere, gaixotasun-kontratu horien prestazioen ondoriozko etekina higigarrien kapitalaren etekintzat hartuko da, Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoaren arabera, prestazioa elbarritasunagatik jasotzen bada.

Hala ere, zergadunak ordaindu behar duen zenbatekoa aurrezkiaren errentatzat hartuko da

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli