www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001598

Baldin eta istripuarengatiko kalte-ordainak jasotzen badira aseguru konpainia batengandik baino gehiagorengandik? Eta istripu berarengatik kalte-ordain bat baino gehiago kobratzen bada, baina zergaldi desberdinetan?


  

Bi kasuetan, aseguru bereki guztietatik (banakakoetatik nahiz kolektiboetatik) arrazoi horrengatik kobratutako kalte-ordain guztiak batu beharko dira, eta salbuetsita egongo dira Errenta FAren 9 artikuluan finkatutako mugetaraino.

Istripuak baliaezintasun bat ekarri badu, gaindikinarengatik, banakako aseguruen kasuan, higigarrien kapitalaren etekin baten gisara ordainduko da, eta aseguru kolektiboen kasuan, lan pertsonalaren etekin baten gisara.

Loturak

Zergei Buruzko Informazioa: Kontsultak, idizpideak eta ebazpenak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Hainbat aseguru

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli