saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001589

Zein izango da inbertsio fondo baten partaidetzen salmentaren tratamendu fiskala, partaidetza horien gainean gozamena badago?

Jabe soila eta gozamenduna bereiztu behar ditugu, tratamendu ezberdinak egokitzen zaizkielako:

Gozamendunak gozamena eratzen denetik azkentzen denera arte sortzen diren errenta guztietarako eskubidea izango du. Errenta horiek higiezin kapitaleko etekinak izango dira eta, horrenbestez, PFEZaren konturako atxikipenaren mende egongo dira oro har.

Jabe soilak, orduan inbertsio fondoko partaide zenak, ondare irabazia edo galera lortuko du partaidetzak eskualdatuz. Gozamena eratu zenetik itzulketa egin arte igarotako denboraldiagatik inbertsio fondoaren partaidetzak itzultzetik eratorritako emaitza positiboari dagokion ondare galera aldi berean zenbatu behar da.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Inbertsio fondoa gozamenarekin

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli