saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001581

Gauzazko errentak: 13/2013Foru Arauko 60. artikuluko 2. idatz-zatiko azken paragrafoak.

2016ko apirilaren 30era arte sortutako etekinak.

Lanaren gauzazko etekina maileguak emanez lortzen bada, etekina zenbatekoa den zehazteko ordaindutako
korrituen eta aldi horretan diruak izan duen legezko korrituaren arteko diferentzia kalkulatu behar da.

Hala ere, kreditu-entitateek beren langileei maileguak emateagatik ordaindutako gauzazko ordainsarien balioa
honela kalkulatuko da:

Diruaren legezko korritu-tasa merkatukoa baino baxuagoa bada, gauzazko ordainsaria ordaindutako korrituaren
eta legezko korrituaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da. Diruaren legezko korritu-tasa merkatukoa baino
altuagoa bada, ordainsaria ordaindutako korrituaren eta merkatuko korrituaren arteko aldearen arabera
kalkulatuko da.

Honetarako, kontuan hartuta kreditu entitateek nolako korritu-tasak eskatzen dizkieten onurak eskaintzen
dizkieten pertsona batzuei eta enplegatuei ematen dizkieten maileguetan ez dela berankortasunik gertatzen,
hauxe hartuko da merkatuko korritu-tasatzat:

  1. Etxebizitza erosteko maileguetan, hipoteka-bermea eduki zein ez, ondoko hauetatik txikiena:
    1.  Etxebizitza askea erosteko norbanako egoiliarrei hiru urte edo gehiagorako ematen zaizkien hipotekabermedun maileguen urteko batez besteko korritu-tasa haztatua. Tasa hori kalkulatzeko Espainiako Bankuak ekainaren 27an kreditu-entitateei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunaz eta mailegu-emaileen arduraz bidali zien 5/2012 Zirkularreko hamaseigarren arauko 4. puntuan eta 9. eranskinean xedatutako aplikatu behar da.
    2. Hamabi hilabeterako EURIBORari dagokion urteko batez besteko korritu-tasa gehi 0,3 puntu (EURIBOR + 0,3).
  2. Kontsumorako maileguak direnean, ondoko bietatik txikiena:
    1. Norbanako egoiliarrei urtebetetik hiru urtera bitarteko epealdirako ematen zaizkien mailegu pertsonalen (poliza zein finantza-efektuak) urteko batez besteko korritu-tasa haztatua. Tasa hori kalkulatzeko Espainiako Bankuak ekainaren 27an kreditu-entitateei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunaz eta mailegu-emaileen arduraz bidali zien 5/2012 Zirkularreko hamaseigarren arauko 4. puntuan eta 9. eranskinean xedatutako aplikatu behar da.
    2. Hamabi hilabeterako EURIBORari dagokion urteko batez besteko korritu-tasa gehi 1,25 puntu (EURIBOR + 1,25). Batera zein bestera, merkatuko korritu-tasatzat ordainsaria eman den aurreko ekitaldiko urteko batez besteko korritu-tasa hartuko da.

2016ko maiatzaren 1etik sortutako etekinak.

Lanaren gauzazko etekina maileguak emanez lortzen bada, etekina zenbatekoa den zehazteko ordaindutako
korrituen eta aldi horretan diruak izan duen legezko korrituaren arteko diferentzia kalkulatu behar da.

Hala ere, kreditu-entitateek beren langileei maileguak emateagatik ordaindutako gauzazko ordainsarien balioa
honela kalkulatuko da:

Diruaren legezko korritu-tasa merkatukoa baino baxuagoa bada, gauzazko ordainsaria ordaindutako korrituaren
eta legezko korrituaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da. Diruaren legezko korritu-tasa merkatukoa baino
altuagoa bada, ordainsaria ordaindutako korrituaren eta merkatuko korrituaren arteko aldearen arabera kalkulatuko da.

Honetarako, kontuan hartuta kreditu entitateek nolako korritu-tasak eskatzen dizkieten onurak eskaintzen
dizkieten pertsona batzuei eta enplegatuei ematen dizkieten maileguetan ez dela berankortasunik gertatzen,
hauxe hartuko da merkatuko korritu-tasatzat:

  1. Etxebizitza erosteko maileguetan, hipoteka-bermea eduki zein ez, ondoko hauetatik txikiena:
    1. Etxebizitza askea erosteko norbanako egoiliarrei hiru urte edo gehiagorako ematen zaizkien hipotekabermedun maileguen urteko batez besteko korritu-tasa haztatua. Tasa hori kalkulatzeko Espainiako Bankuak ekainaren 27an kreditu-entitateei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunaz eta mailegu-emaileen arduraz bidali zien 5/2012 Zirkularreko hamaseigarren arauko 4. puntuan eta 9. eranskinean xedatutako aplikatu behar da.
    2. Hamabi hilerako EURIBORari dagokion urteko batez besteko korritu-tasa gehi 0,5 puntu portzentual
      (EURIBOR + 0,5).
  2. Kontsumorako maileguak direnean, ondoko bietatik txikiena:
    1. Norbanako egoiliarrei urtebetetik hiru urtera bitarteko epealdirako ematen zaizkien mailegu pertsonalen (poliza zein finantza-efektuak) urteko batez besteko korritu-tasa haztatua. Tasa hori kalkulatzeko Espainiako Bankuak ekainaren 27an kreditu-entitateei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunaz eta mailegu-emaileen arduraz bidali zien 5/2012 Zirkularreko hamaseigarren arauko 4. puntuan eta 9. eranskinean xedatutako aplikatu behar da.
    2. Hamabi hilerako EURIBORari dagokion urteko batez besteko korritu-tasa gehi 1,40 puntu portzentual
      (EURIBOR + 1,40).

Batera zein bestera, merkatuko korritu-tasatzat ordainsaria eman den aurreko ekitaldiko urteko batez besteko korritu-tasa hartuko da.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gauzazko ordainsariak

Itzuli