saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001576

Dibidenduek urteko 1.500 €-ko salbuespena ¿hainbanatzen da?

Zergari buruzko Foru Arauaren 13/2013 Foru Arauaren 34.1 a eta b artikuluak puntuetan aipatzen diren mozkinetako partaidetzek eta dibidenduek urteko 1.500 €-ko salbuespena dute, erakunde egoiliarrekoak zein ez-egoiliarrekoak izan.

Salbuespenaren zenbatekoa ez da hainbanatuko egutegiko urtea baino zergaldi laburragoen kasuan.

Ondorioz, sozietate ez-egoiliarrek ordaindutako dibidenduei dagokienez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 92.1 b) artikuluan (nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkariari buruzkoan) aipatzen den kalkulua egiteko, kontuan hartu (kendu) behar da salbuespena aplikatzeagatik zergaren oinarrian sartu ez den zatia (hala badagokio, zati horren kalkulu proportzionala eginez).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli