saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001574

Laguntza publiko batzuk. Salbuespenak

PFEZ Foru Arauko 9.18 artikuluan etekin positiboen salbuespena araupetu da:

  1. Laguntza publiko batzuen ondorio izan behar dira.
    Horretarako, gertatutako ondare-galerak hartuko dira kontuan, hala badagokio. Hain zuzen ere:
    1. Laguntzaren zenbatekoa galera baino txikiago bada, diferentzia negatiboa zerga oinarri orokorrean integratuko da.
    2. Laguntzaren zenbatekoa galera baino handiagoa bada, diferentzia positiboa baizik ez da geratuko kargapetik salbu. Galerarik izan ez bada, jasotako laguntza osoa salbuetsiko da.
  2. Arrantza-ontzi bat besterentzearen ondorio izatea, baldin eta besterendu eta urtebete igaro baino lehen:
    1. eskuratzaileak desguazera eramaten badu eta
    2. Europar Batasunaren laguntza jasotzen badu

Arrantzontziak besterenduz lortutako errenta positiboak salbuesteari buruzko erregela bakarrean berariaz ezarri denez, “ondare irabaziak ere zenbatuko dira, halakorik balego”. Horrenbestez, eskualdaketaren emaitzako ondare irabazi guztia dago salbuetsita.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli