saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001572

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 9,13 artikulua: Langabezi prestazioa ordainketa bakarrean jasotzea.

Atal honetan jasotzen den salbuespena izateko, akzioak edo partaidetza bost urteko epean mantendu behar da, zergaduna elkarlaneko kooperatibetan edo lan-sozietateetan sartuta badago, edo merkataritza-erakunde bateko kapital sozialari ekarpena egin badio edo jarduera epe berean mantendu badu, langile autonomoen kasuan, erakundea konkurtso-prozedura baten ondorioz likidatu bat izan ezik, edo pertsona fisikoak urte oso batean diru-sarrerak baino ehuneko 10 galera gehiago izateagatik jarduera utzi badu (hasierako urtean izan ezik), edo jarduera horrekin jarraitzea eragozten duen konkurtso-aitorpen judiziala egin bada. Baldintza hori betetzen ez bada, zergadunak bere egoera erregularizatu beharko du eta ezin alegatu izango du aurreko ekitaldiek preskribatu dutenik. Horrenbestez, preskribatzeko pasatu beharreko lau urteak betetzen egoera erregularizatzeko emandako epealdia amaitzen den egunetik aurrera zenbatu behar dira.

Era berean tratatuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegian ezarritakoaren arabera zerga-onura lortzeko aldi jakin batean baldintza batzuk bete behar direnean ere (etxebizitza-kontuak, ohiko etxebizitza eraiki, etab.).

Loturak

Informazio gehiago

Itzuli