www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001568

13/2013 Foru Arauko 9.7 artikulua: aseguru-kontratuen


  

7. Aurreko zenbakian adierazitako kalte berdinengatik aseguru-kontratuen bidez jasotzen diren zenbatekoak, gehienez 150.000 euro. Diru-kopuru hori 200.000 eurokoa izango da, lesioak kalte-ordainaren jasotzailea lan eta jarduera guztietarako ezinduta uzten badu. Horrez gain, kopurua 300.000 euro izango da, baldin eta jasotzaileak beste norbaiten laguntza beharko balu, eguneroko jarduera oinarrizkoenak egiteko.

Kalte fisikoak edo psikikoak esatean ulertu behar da kanpoko indarkeriaz, bat-batean eta zergadunak nahi gabe egindako lesio fisiko, psikiko edo moralak direla, aldi baterako elbarritasuna edo elbarritasun iraunkorra sortzen dutenak.

Salbuespen hau aplikatu ahal zaie laneko gaixotasunengatik jasotzen diren kopuruei edo lana dela (laneko istripuengatik, adibidez) jasotzen direnei; izan ere, batzuetan zein besteetan kaltea zergadunari ez dagokion arrazoi baten ondoriozkoa da.

Idatz-zati honetan “aseguru-kontratuak” aipatzen dira, beste zehaztapenik eman gabe, eta horregatik pentsatu behar da langileekiko hartutako pentsio-konpromisoak gauzatzen dituzten talde-aseguruak ere sartzen direla, baldin eta gertaera aipatu kalteen ondoriozkoa bada.

Onuradunak jasotako zenbateko salbuetsiaren gaindikina honela zergapetuko da:

  1. Enpresak bereganatutako pentsio konpromisoa gauzatzen duen talde-asegurua bada, lanaren etekin gisa.
  2. Bestelako kasuetan hauek bereizi behar dira:
    1. prestazioa ezintasun iraunkorragatik ematen bada, higigarrien lanaren etekin gisa
    2. prestazioa aldi baterako ezintasunagatik ematen bada, ondare.
Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Itzuli