saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001567

13/2013 FAko 9.4 art.: Klase pasiboen pentsioak

Araubide horretako langileak Gizarte Segurantzak edo haren ordezko erakundeek aintzatetsitako prestazioak jasotzen dituztenak baino okerrago egon ez daitezen, haiek jasotzen dituzten pentsioak besteenen balizko eta baldintza euretan salbuetsiko dira.

Beraz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargatik salbuetsita daude klase pasiboen araubideko ezereztasun edo ezintasun iraunkorraren zioz 55 urte betetakoan jasotzen diren pentsioak, baldin eta pentsiodunak jarduera ekonomikorik egiten ez badu bere kontura eta lan aktiboaren bitartez etekinik lortzen ez badu. Bateraezintasun hori ez da aplikatuko prestazioa lehenengoz jasotzen den zergaldian.

Halaber, aurreko betekizunak betetzen ez dituztenek ezereztasun edo ezintasun iraunkorraren zioz jasotzen dituzten pentsioak ere Zergatik salbuetsita daude kasu jakin batean: Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiak ziurtatzen duenean pentsiodunak ezintasun iraunkorra daukala lanean aritzeko, Auzitegi Gorenak 1998ko maiatzaren 29ko epaian ezarri zuen bezala.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuetsitako errentak

Itzuli