saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001563

13/2013 Foru Arauko 9.5 artikulua: langilea kaleratzeagatik edo hari lana utzarazteagatik ematen diren kalte-ordainak

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31

2012ko eta hurrengo ekitaldietarako irizpide hauek aplikatu behar dira.

  1. Kaleratze espresa: lan-kontratua azkentzea adiskidetze-ekitaldiaren aurretik bidegabeko kaleratzeari dagokion zenbatekoa jarrita.
    1. Kaleratze espresari buruzko erregulazioa, 2012ko otsailaren 12ra arte indarrean egon dena:

      2012ko otsailaren 12a baino lehen (otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege-Dekretuak eragindako lan-erreforma indarrean jarri aurretik) egindako bidegabeko kaleratzeak direla eta, enpresaburuak berak hautatu behar bazuen langilea berriro hartzea edo kalteordaina ematea, bidegabea izan zela onartzen bazuen eta legez ezarritako kalte-ordaina eskaintzen bazuen, lan-kontratua kaleratze-egunean azkendutzat jotzen zen. Kalteordaina gizarte auzietarako epaitegian utzi behar zen langilearen esku eta horren berri eman behar zitzaion. Kaleratzea bidegabea izan zela onartzeko epealdia kaleratzeegunetik adiskidetze-ekitaldira arte zen; horren bidez enpresaburuak tramitazioalokairuak aurreztu zitzakeen: 1/ osorik, kalte-ordaina langilea kaleratu eta ondoko 48 orduetan eginez gero; 2/ kalte-ordaina jartzen zuenetik, langilea kaleratzen zuenetik 48 ordu pasatutakoan eginez gero (Langileen Estatutua, 56. artikulua, 2. idatz-zatia; 2012ko otsailaren 12ra arte indarrean egon den testua).

      Honelako kasuetan, lan-kontratua adiskidetze-ekitaldia baino lehen azkentzen denean, langilea kaleratzeagatik ordaintzen den kalte-ordaina salbuetsita dago, hain zuzen ere kaleratzea bidegabea izan dela adieraziz gero jaso beharko zena gainditu ezean eta kontratua bi alderdiek elkar hartuta azkendu ezean baja pizgarridunetan oinarritutako taldeko plan edo sistemen barruan.

    2. Kaleratze espresa ezabatu otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege-Dekretua indarrean jarri ondoren, Langileen Estatutuetako 56. artikulua aldatu baitu. Erabateko zergaondoreak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera.

      Hala ere, aurreko idatz-zatian azaldutako egoera aldatu egin zen 2012ko otsailaren 12an, indarrean jarri baitzen otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege-Dekretuak eragindako lan-erreforma; hain zuzen ere, batetik enpresaburuak bere kabuz laneratzea bidegabekoa izan zela onartzeko aukera ezabatu zen (laneratze espresa) eta bestetik Langileen Estatuko 56. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu zuen, hona: “1. Kaleratzea bidegabekoa dela aitortzen bada, epaia jakinarazten denetik bost eguneko epean, enpresaburuak bi aukera izango ditu: langilea lanean berriz hartzea, edo kalte-ordaina ematea, zerbitzuan egindako urte bakoitzeko hogeita hamahiru eguneko soldata; urtebetetik beherako aldiak hileka hainbanatuko dira, eta hogeita lau hilabetekoa izango da gehieneko kalte-ordaina. Kalte-ordaina ematea hautatzen badu, lankontratua langileak lanari uzten dion egunean azkendutzat joko da”.

      Beraz, lan-kontratua adiskidetze-ekitaldiaren aurretik kaleratzea bidegabekoa izan dela onartu eta horri dagokion kalte-ordaina epaitegian jarrita azkentzeko aukera ezabatu zen. Hain zuzen ere, indarrean dagoen Langileen Estatutuko 56.1 artikuluan ezarrita dago kaleratzea bidegabekoa izan dela adierazi behar dela eta ondoren hari dagokion kalte-ordaina emateak lan-kontratua azkentzea ekarriko duela (azkentzea, nolanahi ere, langileak lana utzi duen egunean gertatutzat joko da).

      Lan-arloko legerian gertatu den aldaketa honek ondorio hau ekarri du: langile baten kaleratzea bidegabea izan dela frogatzeko ezinbestekoa da hura onartzea adiskidetzeekitaldian zein epailearen ebazpenaren bidez (kontuan eduki behar da hurrengo A.3 puntuan ezarritako salbuespena).

    3. Legeria 2012ko otsailaren 12tik abenduaren 31ra arte, otsailaren 27ko 3/2013 Foru Arauan ezarritakoa dela bide. (Gaur egun abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hamazazpigarren xedapen iragankorra)

      Aurreko guztia gorabehera, kontuan eduki behar da otsailaren 27ko 3/2013 Foru Arauak xedapen iragankor berria, hogeita bigarrena, erantsi zuela abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauan; hona: “1. 2012ko otsailaren 12tik 2013ko urtarrilaren 1era bitartean gertatutako kaleratzeen ondoriozko kalte-ordainak salbuetsita egongo dira, kaleratzea bidegabe deklaratu izan balitz egokituko litzatekeen zenbatekoa gainditzen ez duen neurrian, enpresaburuak hala aitortzen duenean kaleratzea jakinarazteko unean, edo adiskidetze-egintzaren aurreko beste edozein unetan, eta, betiere, kontratu-amaierak ez badira baja pizgarridunen plan edo sistemen esparruan adostu. (…)”. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan testu hori bera ezarri da, hamazazpigarren xedapen iragankorrean, hain zuzen ere.

      Horrenbestez, aldi batez, hain zuzen ere 2013ko urtarrilaren 1era arte, enplegatzaileak bere kabuz onartutako bidegabeko laneratzeen kalte-ordainei horrelako laneratzeetarako ezarritako salbuespena aplikatu ahal izan zaie, ezarritako ezinbesteko mugak gainditu ezean. Horrez gainera salbuespena aplikatzeko ezinbestekoa zen lan-kontratua alderdien arteko adostasunaz ez azkentzea baja hobarituen plan edo sistema kolektibo baten barruan.

  2. Bidegabeko laneratzeetan salbuetsitako kopuruak
    1. 2012ko otsailaren 12aren aurreko bidegabeko laneratzeetan salbuetsitako kopurua.

      Oro har, hau da, kontratu jakin batzuetarako ezarritako erregela berezien salbuespenak kontuan hartuta, 2012ko otsailaren 12aren aurreko bidegabeko laneratzeetan salbuetsitako kopurua ordura arte Langileen Estatutuko 56. artikuluan araututakoa da: 45 egun lan egindako urteko, 42 hileko gehienez.

    2. 2012ko otsailaren 12aren ondoko bidegabeko laneratzeetan salbuetsitako kopuruak otsailaren 10eko Errege Lege-Dekretuko bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, y en la disposición transitoria undécima del Texto Refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, aprobado mediante Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre.

      Oro har, lan-arloaren erreformaren ondoren bidegabetzat jotzen diren laneratzeengatik jasotzen den nahitaezko kalte-ordainaren zenbatekoa murriztu egin da: 33 soldata-egun lanean egindako urteko (urtera iristen ez diren aldiak hileka hainbanatu behar dira), 24 hileko gehienez (lehen 45 egun ziren urteko eta 42 hileko gehienez).

      Nolanahi ere, otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege-Dekretuko bosgarren xedapen iragankorrean hauxe ezarri da: "1. Kaleratzeagatiko kalteordaina, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 56. artikuluaren 1. paragrafoan errege lege-dekretu honek emandako idazkeran aurreikusitakoa, hura indarrean jarri ondoren egindako kontratuei aplikatuko zaie. 2. Errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurretik formalizatutako kontratua daukan langileari bidegabe kaleratzeagatik eman beharreko kalte-ordaina kalkulatzeko 45 soldata-egun zenbatu behar dira dekretu hau indarrean jarri aurretik lanean egindako urteko eta 33 soldata-egun indarrean jarri ondoren lanean egindako urteko. Eragiketa horren emaitzako kalte-ordaina ezin da izan 720 eguneko soldata baino gehiago, ondoko kasuan izan ezik: otsailaren 10eko Errege Lege-Dekretua indarrean jarri baino lehen lan egindako aldiari dagokion zenbatekoa gehiago izatea; kasu honetan gehieneko kalte-ordaina aplikatuko da, hau da, 42 hileko soldata). 3. Kontratazio mugagabea sustatzeko kontratua duten langileen kasuan, Errege Lege- Dekretuko seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko da”.

      Estas mismas reglas se encuentran actualmente recogidas en la disposición transitoria undécima del Texto Refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, aprobado mediante Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre.

      Zenbateko horiek Zergaren legerian txertatu dira salbuetsitako laneratzearen kalteordainaren zenbatekoa finkatzeko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz beraz, bereizketa hau egin behar da

      1. 2012ko otsailaren 12a baino lehen formalizatutako kontratuak; salbuetsitako kalteordainaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko otsailaren 10eko Errege Lege- Dekretuko bosgarren xedapen iragankorreko bigarren idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da.
      2. 2012ko otsailaren 12tik aurrera sinatutako kontratuak; salbuetsitako kalteordainaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko Langileen Estatutuko 56.1 artikuluan (indarrean dagoen testua) salbuetsitako kalte-ordainaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko otsailaren 10eko Errege Lege-Dekretuko bosgarren xedapen iragankorreko bigarren idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da: 33 soldata-egun urteko, 24 hileko gehienez.
  3. Enplegua erregulatzeko espedienteak eta langilea kausa objektiboengatik kaleratzea. Salbuespenaren mugari buruzko legeriaren bilakaera.
    1. Arrazoi ekonomikoak, teknikoak edo ezinbestean.

      Langileen Estatutuko 51. artikuluan xedatutakoaren arabera izapidetzen diren enpleguerregulazioko espedienteen ondorioz norbait kaleratzen denean edo lanpostua utzarazten zaionean, eta lege-testu berberaren 52.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi kasuetan ere arrazoiak ekonomikoak edo teknikoak edo ezinbestekoak badira, jasotako kalteordainetik salbuetsita geratuko da estatutu horretan bidegabeko kaleratzeetarako nahitaez ezartzen diren mugak gainditzen ez dituen zatia.

    2. Antolakuntzako edo ekoizpeneko arrazoiak.
      1. Lan-agintaritzak 00/6/15 baino lehen onetsitako espedienteei dagokienez, jasotako kalte-ordaina zergapean egongo da aplikatu beharreko arautegiaren arabera.
      2. 2000-06-15etik aurrera onesten diren espedienteei dagokienez, eta une horretatik aurrera egiten diren banakako kaleratzeei dagokienez, Langileen Estatutuaren 52.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, salbuetsita geratuko da lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko soldatari dagokion zenbatekoa (gehienez 12 hilabetez) gainditzen ez duen kalte-ordainaren zatia.
      3. Aurreko puntuan xedatutakoa gorabehera, kontuan eduki behar da 2011ko urtarrilaren 7an 7/2010 Foru Araua, abenduaren 22koa, argitaratu zela Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Arau horren bitartez abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 9.4 artikulua (abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluaren baliokidea) aldatu zen tratamendu bera emateko kaleratzeen ondoriozko kalte-ordainei, hau da, enpleguerregulazioko espedienteek eragiten dituzten kaleratzeen ondoriozkoei eta Langileen Estatutuetako 52.c) artikuluan ezarritako kasuetako kaleratzeen ondoriozkoei, arrazoia gorabehera (ekonomikoa, teknikoa, ezinbestean, antolamendua edo ekoizpena). Beraz, aldaketa indarrean jarri zenetik kalte-ordain horiek guztiak salbuetsita daude, bana muga honekin: Langileen Estatutuan bidegabeko kaleratzeetarako ezarritako nahitaezko muga.

        Kontuan eduki behar da abenduaren 22ko 7/2010 Foru Araua 2011ko urtarrilaren 7an argitaratu zela Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta hil beraren 27an jarri zela indarrean. Gainera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaldia egutegiko urtea denez gero (zergaduna abenduaren 31n ez beste egun batean hil ezean), abenduaren 22ko 7/2010 Foru Arauak indarrean jarritako aldaketak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan sortuko ditu ondoreak, indarrean dagoen Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 9.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

        Beraz, abenduaren 22ko 7/2010 Foru Arauak egindako aldaketa enplegu erregulazioko espedienteen edo Langileen Estatutuko 52.c) artikuluan ezarritako arrazoien ondorioz 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatutako kaleratzeek sortutako kalte-ordainei soilik aplikatuko zaie.

        Horren ildotik, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluak tratamendu bera mantentzen du enplegu erregulazioko espedienteek eragiten dituzten kaleratzeen ondoriozko kalte-ordainetarako eta Langileen Estatutuetako 52.c) artikuluan ezarritako kasuetako kaleratzeen ondoriozkoetarako, arrazoia gorabehera (ekonomikoa, teknikoa, ezinbestean, antolamendua edo ekoizpena).

        El Texto Refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, aprobado mediante el Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre, regula los despidos colectivos, y los despidos por causas objetivas en sus artículos 51 y 52 c), respectivamente.

  4. 2012ko otsailaren 12rako onetsitako edo onesteko izapideetan egon diren enplegua erregulatzeko espedienteak.

    Aurrekoa argituta, enplegua erregulatzeko espedienteen ondoriozko kalte-ordainetan salbuetsita dagoen zenbatekoaz hauxe ezarri da abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko hogeita bigarren xedapen iragankorreko 2. idatz-zatian: “(…) 2. Enplegu-erregulazioko espedienteen ondorio diren kaleratzeengatiko edo kargugabetzeengatiko kalteordainak, Lan Merkatua Erreformatzeko Presako Neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legeko hamargarren xedapen iragankorrak aipatzen dituenak, salbuetsita egongo dira, lan-urteko berrogeita bost eguneko soldata gainditzen ez duen zenbatekoan. Urtebetetik beherako aldiak hileka hainbanatuko dira, gehienez ere berrogeita bi hilekoraino. Enplegu-erregulazioko espedientea eragin duten arrazoiak antolaketa edo ekoizpen arlokoak bakarrik direnean, aurreko lerroaldean ezartzen dena soilik aplikatuko zaie 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako kaleratze edo kargugabetzeei”.

    Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan testu hori bera ezarri da, hamazazpigarren xedapen iragankorreko 2. idatz zatian, hain zuzen ere.

    Uztailaren 6ko 3/2012 Legeko hamargarren xedapen iragankorrean aipatzen diren enplegua erregulatzeko espedienteak ondoko hauek dira (3/2012 Legearen bidez otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege-Dekretuak onetsitako neurriak berretsi ziren; dekretu hori bat dator Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege ekretuko hamaikagarren xedapen iragankorrarekin): 1) 2012ko otsailaren 12an izapidetzen ari zirenak; 2) egun horretarako ebatzita egon arren artean indarrean zeudenak.

    Uztailaren 6ko 3/2012 Legeko hamargarren xedapen iragankorraren aipamenak urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen estu bategineko hamargarren xedapen iragankorraz egintzat hartu behar dira.

    Beraz, 33 soldata-eguneko muga (24 hileko gehienez) ondoko kalte-ordainei soilik aplikatu behar zaie: 2012ko otsailaren 12aren ondoren izapidetzen hasitako enplegua erregulatzeko espedienteen ondoriozkoei; gainera 2012ko otsailaren 12a baino lehen sinatutako kontratuen ondoriozko kalte-ordainei otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege- Dekretuko bosgarren xedapen iragankorreko bigarren idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar da.

    Beste alde batetik, lan-arloko agintaritzak 2012ko otsailaren 12an indarrean egon den enplegua erregulatzeko espediente bat ebazten badu eta espedientea eragin duen arrazoia antolamendukoa edo ekoizpenekoa izan bada, 45 soldata-eguneko kalte-ordaina (urteko, 42 hileko gehienez) 2012ko urtarrilaren 1az gero gertatutako kaleratze eta utzarazpenetan bakarrik aplikatu ahal izango da (hori baino lehen gertatutakoetan ematen den kalte-ordain salbuetsia 20 soldata-egunekoa izango da lan egindako urteko, 12 hileko gehienez).

  5. Urriaren 31ko 8/2000 Foru Arauan ezarritako tratamenduaren aplikazioa.

    Urriaren 31ko 8/2000 Foru Arauak, langileek enplegu erregulazioko espedienteen ondorioz aldian-aldian jasotzen dituzten alokairu-osagarri batzuei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ordainketarako aplikatzen zaien tratamendua ezarri duenak, indarrean jarraitzen du abenduaren 5eko 13/2013 Araua indarrean jarri ondoren.

    Hala ere, urriaren 31ko 8/2000 Foru Arauan xedatutakoa arrazoi ekonomikoengatik edo teknikoengatik edo ezinbestean hasten diren espedienteen ondoriozko laneratzeei bakarrik aplikatuko zaie, antolamenduko eta ekoizpeneko arrazoiengatik hasten direnen ondoriozkoei ez (hauek ez daude foru arau horren itzalpean).

  6. Enplegu-erregulazioko espedienteak, hainbat arrazoirengatik hasten direnak.

    Aurreko C), D) eta E) idatz-zatietan ezarritakoari dagokionez, arrazoi ekonomikoengatik edo teknikoengatik edo ezinbestean hasten diren enpleguerregulazioko espedienteen tratamendua aplikatzeko nahikoa da espedientea hasteko aurkezten diren arrazoietako bat horrelakoa izatea, nahiz eta antolamendukoak edo ekoizpenekoak ere aipatu.

  7. (*) Irabazteko asmorik gabeko erakundeekin sinatzen diren mugaegunik gabeko kontratuak.

    Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluan Langileen Estatuko 52. artikuluko c) letra aipatzen da salbuespenaren muga laneko arautegian bidegabeko kaleratzeetarako ezarritako gehieneko kopurua izateko; bada, aipamen hori bera artikulu bereko e) letran xedatzen denaz egintzat jo behar da; hona zer dioen: “Kontratua kasu hauetan azkendu daiteke (…) e) Irabazteko asmorik gabeko erakundeek zuzenean egindako iraupen mugagabeko lan-kontratuen kasuan, hain zuzen ere egitasmo eta programa publiko jakin batzuk aurrera eramateko direnean, eta izendapen ekonomiko egonkorrik gabekoak, Administrazio Publikoek finantzatutakoak, kanpoko diru sarrera xededunen ondorio diren urteroko aurrekontu-izendapenen edo bestelako iruizendapen batzuen bitartez, bada, kasu horietan, kasuan kasuko lan-kontratua mantentzeko dirurik ez dagoenean. Kontratua amaitze horrek lege honetako 51.1 artikuluan ezarritako langile kopuruari edo kopuru handiago bati eragiten baldin badio, artikulu horretan bertan zehaztutako prozedura bete beharko da”.

    Izan ere, bi kasuetan banakako kaleratzeak dira, zergadunari ezin egotzi zaizkion arrazoi objektiboengatik eginak, eta, langile gehiagori eragingo baliete, enplegu-erregulazioko espedientea izapidetu beharko litzateke.

    Gainera, Langileen Estatutuko 52. artikuluko e) letran aipatzen dena (aurrekontuko edo aurrekontuz kanpoko diru-izendapena nahikoa ez izatea lan-kontratuei eusteko) kontratuen amaiera justifikatzen duen arrazoi ekonomikoa da, ikuspegi orokorretik behintzat.

    Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginak 52.e) artikuluan arautzen du kontratua amaitzeko arrazoi hau.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren

Informazio gehiago

Itzuli