saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001559

Etxebizitzaren saltzaileak kontratua ez betetzea eta emandako diru-kopuruak bikoiztuta itzultzea. Etxebizitzaren salerosketa kontratuaren suntsiarazpenaren zioz jasotako kopurua: Auzi-jartzaileak etxebizitzaren salerosketa kontratu pribatua izenpetu du. Kontratua suntsiarazteko baldintzaren klausula bat ezarrita du, zeinaren bidez, saltzaileak kontratua betetzen ez badu, aurretik kontura emandako diru-kopuru guztiak itzuliko dizkion saltzaileak, baita kantitate bereko besteko kopuru bat ere, kalte-ordainen klausula penal lez. Baldintza hori gertatu da, zeren eta, ondoren, auzi-jartzaileak salerosketa kontratua suntsiarazi baitu eta kalte-ordainak eman dizkio erosleari. Zein ondorio du zergen aldetik?

Salerosketa kontratuaren saltzaileak kontratua suntsiaraztearen ondoriozko kalte-ordain gisa auzi-jartzaileak jasotako diru-kopurua errenta jasotzeko suposamendua da, araudian ezarritako salbuespenezko edo zergari lotu gabeko kasu baten itzala ez duena, eta auzi-jartzailearen ondarearen konposizio aldaketa dakarrenez gero, ondare irabazia da, baina zenbatekoa murriztu egin behar da auzi-jartzaileak, aurreikusita zegoen bezala, etxebizitza ezin alokatzearen ondorioz kontratua suntsiarazteak eragindako zenbait gasturengatik hala nola alokairuak, hoteleko egonaldia, altzariak gordetzea, etxe-aldaketa, etab. , agirien bidez frogatu beharreko gastuak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli