saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001556

Kobraturiko interesengatik zelan ordainduko dira zergak?

Ordainketako edo kalte-ordaineko interesak izatearen arabera.

Ordainketako interesak kontraprestazioa dira, nola geroan itzuli beharreko kapital bat emateari dagokiona, hala hartzekodunak emandako edo alderdiek hitzartutako ordainketaren gerorapenari dagokiona. Interes horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordainduko dute higigarrien kapitalaren etekin gisa.

Kalte-ordaineko interesen helburua da hartzekodunari ordaina ematea betebehar hori ez betetzearen ondoriozko kalteengatik edo behar bezala betetzeko izandako atzerapenagatik. Kalte-ordainekoak direnez gero, interesok ez dira higigarriaren kapitalaren etekintzat hartzen, ondare irabazitzat baizik.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Interesen kobrantza

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli