saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001548

Ondasun-banantzeari dagokion araubide ekonomikoa duten senar-emazteak banatu egin dira. Bi ezkontideak etxebizitza baten jabekideak dira eta bien ohiko etxebizitza da, 2001eko abenduaren 1ean proindiviso erosita, guztira 200.000 eurokoa. Ezkontide bakoitza etxebizitzaren %50aren titularra da. Eskuraketa hori finantzatzeko, 200.000 euroko hipoteka-mailegua eskatu zuten ezkontideek. 2004ko ekainean, etxebizitzaren gaineko jabarikidetza desegin zen, eta emazteari esleitu zitzaion etxebizitza, senarra aurretik titularitatearen %50arekin konpentsatuta. Konpentsazio horretan, 100.000 euro ordaindu ziren eta amortizatzeke dagoen hipoteka-zorra oso-osorik bere gain hartuta zuen (150.000 €). Zein zerga tratamendu du PFEZn higiezinaren gaineko titularitate-kuota eskualdatu duen ezkontideak jasotako diru-kopuruak?

Legez edo epailearen ebazpenaz hala ezarritako ondasunak edo eskubideak esleitu ez direlez, ondare irabazia dago.

Konpentsazioa jasotzen duenak ondare irabazia du, higiezinaren gaineko bere titularitate-kuotaren eskualdaketa balioaren (jasotako konpentsazioaren zenbatekoa) eta titularitatearen eskuraketa balioaren arteko diferentziagatik (100.00 €). Hala ere, konpentsazioa jasotzen duenari dagokion eskuraketa-balio horri dagokionez (kasu honetan, senarra), hauexen arteko baturak osatuta egongo dela esan beharra dago: eskudirutan kobraturiko zenbatekoa (100.000 €) gehi eskaturiko hipoteka-maileguan ordaintzeke dagoen saldoaren 100eko 50 (75.000 €), orotara 175.000 €.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 41.2.e art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli