saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001546

Kooperatibaren sozietate kapitalari eginiko ekarpenak itzultzea bazkidearen baxagatik. Zelan ordainduko dira zergak?

Baja dagoenean, kooperatibako bazkideak eskubidea du ekarpenak itzul dakizkion, legerian ezarritakoaren arabera. Bajak, eta ondoriozko ekarpenak itzultzeak, berekin dakarte aldaketa zergadunaren ondarearen eraketan, eta balioa aldarazten badu, PFEZri lotutako ondare irabazia edo galera dakar.

Itzulketa-balioari dagokionez, bazkideak kapitalari eginiko ekarpenen zenbatekoa kooperatiban baja eman artean izandako aldaketen zenbatekoan zuzenduta lortuko da balio hori.

Zehazkiago, honako honen emaitza da jasotako zenbatekoa:

  1. Kapitalizaturiko itzulkinei eta eginiko balantzeen erregularizazioen ondoriozko eguneratzeei dagokien balioari ekarpenen balioa gehitzea; eta
  2. Baja dela-eta kooperatibak eginiko kenkarien zenbatekoa deskontatzea.
Loturak

Zergei Buruzko Informazioa: Kontsultak, idizpideak eta ebazpenak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli