saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001539

Irabazpidezko sozietatea desegin duten senar-emazteak, eta ondasun hauek dituzte: 300.000€-ko balioa duen pisua, 100.000 €-ko balioa duen garajea eta 75.000€ eskudirutan. Mailegu baten amortizazioko 125.000€ gelditzen dira ordaintzeke. (Guztira: 350.000 €) Baldin eta 300.000€-ko pisua eta ordaintzeke dagoen mailegua emazteari esleitzen bazaizkio eta gainerako ondasunak senarrari esleitzen bazaizkio (garajea eta dirua), zergapeko ondare irabazirik al du?

Ez da ondare aldaketarik hartzen (gehiegizko esleipena gertatzen bada izan ezik), besteak beste, irabazpidezko sozietatea desegitean, eta inola ere ez da bidezkoa jasotako ondasunen edo eskubideen balioa eguneratzea.

Geroago pisua edo garajea eskualdatzen badira , ondare irabazia soilik higiezinaren titularrak lortutakotzat joko da eskualdaketa gertatzean.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli