saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001538

Kapitalaren irabazien gaineko murrizketa-koefizienteak aplikatzearen ondorioetarako, irabazpidezko sozietateak desegiteak eteten al du eskualdaturiko ondasunak eta eskubideak mantentzeko epealdia?

Ez. Irabazpidezko sozietatea desegitean ondarearen eraketan aldaketarik ez dagoela ulertzen da eta, beraz, ondare irabazirik edo galerarik ere ez. Ondorioz, ez da eteten ondasunak eta eskubideak zergadunaren ondarean mantentzeko epealdiaren zenbaketa, murrizketa-koefizienteak edo eraispen-koefizienteak aplikatzearen ondorioetarako ondoren salmenta dagoenean. Korrelazioz, sozietatea desegiteak ezin ekar dezake jasotako ondasunak edo eskubideak eguneratzea.

Hala ere, irabazpidezko sozietatea desegitean gehiegizko esleipena gertatzen bada, gehiegizko esleipen horren ondorioz kostu bidezko eskualdaketa gertatzen dela ulertu behar da, PFEZren menpeko ondare irabazia edo galera sortzen duena.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli