saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001535

Errentak nola zenbatetsi: Ordainketaren presuntzioaren analisia eta Jarduera ekonomikoaren xede diren ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak doan lagatzea.

Abenduaren 5eko 13/20013 Foru Arauko 7. artikuluko ordainketaren presuntzioaren analisia (58. artikuluarekin lotuta dago)

“Norberaren lanaren eta zerbitzuen prestazioak, eta ondasun eta eskubideen lagapenak, ordaindutzat joko dira foru arau honek ezarritakoari jarraiki”.

Artikulu honetan ezarritako presuntzioa dela eta, zergadunak, oro har, ustearen aurkako froga aurkez dezake, Zuzenbidean onartzen diren bideetako bat erabiliz, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 58. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 106. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz. Izan ere, idatz-zati horretan arau orokor gisa ezarri da foru arauetan ezarritako presuntzioak aurkako frogen bidez deusezta daitezkeela, berariaz debekaturik egon ezean.

Hala ere, kontuan eduki behar da 58. artikuluko 3. idatz zatian jarduera ekonomikoen etekinetarako ezarritako salbuespena.

Zergadunak bere jarduera ekonomikoaren xede diren ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak doan lagatzen edo mailegatzen badizkio gainontzeko bati edo berak erabiltzen edo kontsumitzen baditu, jardueraren etekin garbia zehazteko ondasun, eskubide edo zerbitzuek merkatuan izan ohi duten balioa hartuko da kontuan. Horren aurka ez dago ezer frogatzerik, idatz-zati honetan ezarritakoa ez baita arau-presuntzioa, baizik eta berariaz emandako balorazio-erregela.

Era berean, kontraprestazioa badago, baina ondasun, eskubide eta zerbitzuon merkatubalio normala baino nabarmen txikiagoa bada, azken balio hori hartuko da kontuan.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Errentak nola zenbatetsi

Itzuli