Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001534
1. "Foru arau hau aplikatuko zaie nazionalitate espainiarra duten pertsonei, haien ezkontideei -legez bereizita ez badaude- eta haren mendeko seme-alaba adingabeei, baldin eta, zerga honen Bizkaiko araudiaren mende lotuta egonik, ohiko egoitza atzerrira aldatzen badute honako arrazoi hauek direla bide: (...) 2.Ez da aplikatuko aurreko idatz-zatian xedatutakoa: (…) b) Legez banandu ez diren ezkontideen kasuan edo adingabeko seme-alaben kasuan, baldin eta ezkontideak, aitak edo amak aurreko 1. idatz-zatian azaldutako baldintzak bete aurretik beren ohiko egoitza atzerrian bazuen."
Seme-alaba adingabeak aipatzen dira testuan, eta ulertu behar da ekonomikoki egoitza atzerrian eduki beharra sortzen zaion gurasoaren ardurapean daudenak direla.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak