saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001518

Kapital higigarriaren etekin negatiboa izan dugu, penalizazioa ezarri zaidalako ezarpena aurreratuta ezerezteagatik, eta bestalde, ondare-irabazia eskuratu dut akzio batzuk saltzeagatik. Etekin negatiboa ondare-irabaziarekin konpentsatu dezaket?

Ez. Aurrezki-oinarriaren ondare-irabaziak eta -galerak bakarrik euren artean konpentsatu daitezke. Emaitza negatiboa bada, irabazi- eta galera-mota horren saldo positiboarekin hurrengo lau urteetan konpentsatzeko geratuko da.

Era berean, aurrezki-oinarriaren kapital higigarriaren etekinak bakarrik euren artean konpentsatuko dira, eta emaitza negatiboa izanez gero, zenbatekoa etekin-mota bereko saldo positiboarekin konpentsatu ahal izango da hurrengo lau urteetan.

Kasu horretan, lau urteetan konpentsatu beharreko aurrezki-oinarriaren kapital higigarriaren etekin negatiboa lortuko da, eta aurrezki-oinarriaren ondare-irabazia.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 66 art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli