saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001514

Testamendu-ahalordearen ekitaldian egiteko dagoen jarauntsiaren gozamenduna naiz, eta beste ondasun batzuen artean, jarduera ekonomikoa dago. Nork aitortu behar ditu ondasun eta eskubide guzti horien etekinak?

Testamendu-ahalordearen ekitaldian egiteko dagoen jarauntsien errentak jarauntsiaren ondasunen gozamendunari egotziko zaizkio, horien jatorriari helduta.

Jarduera ekonomikoaren kasuan, jarauntsiaren aldetik horri lotutako ekoizpen-baliabideen edo giza baliabideen antolamendua ohi bezala, modu pertsonalean eta zuzenean egin ez bada ere, eskuratutako etekina horri egotziko zaio.

Gozamen-eskubidea ezarrita ez badago, errentak jarauntsiari egotziko zaizkio.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 12.6 art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli