saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001508

5 urte barru akzio bihurtu daitezkeen obligazio batzuk eskuratu ditut. Ordu arte sei hilerik behin kupoia jasoko dut. Zeintzuk dira egitate horien ondorioak nire errentan?

Obligazioak hirugarrenei kapital propioak lagatzeko aktiboak dira. Beraz, kupoiak eta eskualdaketaren, lagapenaren, amortizazioaren edo trukearen etekina kapital higigarriaren etekinak izango dira, eta aurrezkiaren oinarrian aitortuko dira.

Obligazioak akzioekin trukatu edo akzio bihurtzeko unean kapital higigarriaren etekina sortzen da, eta hori eskuraketa-balioaren eta horren ordez jasotako aktiboen balioaren arteko diferentziaren arabera kalkulatzen da.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 35 art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli