saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001484

Pertsona batek Telefonicako akzio batzuk ditu aipatutako entitateak Terra xurgatu zuenekoa (Terrako akzioak Telefonicakoengatik trukatu zizkioten. Telefonicako akzioak saltzean, zein balio eta eskuratze-data dute?

Nahiz eta galdetzen den xurgatzeak kontsulta egin duenarentzat ondare aldaera bat sortu, hori bera xurgatze, bereizte, aktiboen ekarpen, balioen truke eta aktiboen lagapen osoen araudi bereziari heltzeak ekarri zuen kontsultagilearen zerga-oinarrian Telefonicako baloreen atribuzioa dela-eta azalerazi ziren errentak ez sartzea, eta horiek emandako Terrako akzioen balioarekin baloratzea. Balorazio hori handitu ala gutxitu egin behar da eragiketan ordain edo jaso zitekeen konpentsazioaren zenbatekoan. Halaber, jasotako baloreek (Telefonicakoak) emandakoen (Terrakoak) eskuratze-data gordeko dute.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli