saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001471

Jarauntsian Burtsan kotizatutako akzio batzuk jaso ditut. Tituluak nire aitarenak ziren, eta bere heriotza 2005. urtean gertatu zen. Akzio horien salmenta aitortzeko modua jakin nahi dut, tituluen banaketa ezberdinak egin direla aintzat hartuta (“splitak”)heriotza ondoren.

Eskuraketa doan egin bada (jarauntsia, dohaintza…), kasuan kasuko baloreen eskuraketa-zenbateko gisa Jarauntsien eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauen aplikazioaren ondoriozkoak hartuko dira kontuan, gehi eskuraketari datxezkion gastuak eta zergak.

Splitei esker, unitateen balio txikiagoko tituluen kopurua handitzen da, eta etorkizuneko eskualdaketei dagokienez aintzat hartu beharko da.

Gisa bertsuan, baloreen merkatu arautuan kotizatzeko onartutako akzioak direnez gero, irabazia edo galera eskuraketa-balioaren eta eskualdaketa-balioaren arteko diferentziaren arabera zenbatuko da, merkatu horietan hura geratzen den datan kotizazioaren arabera zehaztuta, edo hitzartutako prezioaren arabera kotizazioa gainditzen badu.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 47. artikulua eta lehenengo xedapen iragankorra

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli