saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001403

Langile finko izatetik langile finko etendun izateko lan kontratua aldatzearen ondorioz jasotako kalte-ordaina zergapean dago?

Langile finko egoeratik langile finko etendun izatera aldatzea, ez dakarrenez iraizpenik edo lanpostua uzterik, ezin daiteke sartu indarrean dagoen araudian aurreikusitako salbuespen kasuetako batean ere. Horrenbestez, jasotzen den kalte-ordaina laneko etekin gisa zergapetuko da.

Oro har, kalte-ordaina denboran modu nabarmen irregularrean eskuratutako etekina izango da. Horrenbestez, zergaldi bakar batean egozten baldin bada, jasotako zenbatekoaren %50a laneko etekin oso gisa zenbatuko da; horixe izango da zergaren zerga oinarri orokorrean integratu beharreko zenbatekoa.

2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli