saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001400

Apaiz bat 1977ko urtarrilaren 1era arte ez zuten sartu Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean. Horregatik, erretiroagatiko prestazioa murriztuta dauka, 29 urtez bakarrik kotizatu baitu. Halere, kotizazio aldia osatu ahal du, hilean behin ordainketak eginez edo ordainketa aldi bakarrean eginez. Horregatik, bere BGAE bat erreskatatu du, Gizarte Segurantzaren kotizazioen gabezia konpentsatzeko, ordainketa bakarra eginez, pentsio handiagoa jaso ahal izateko. Urte hartan, BGAE horrengandik kapital eran jasotako erretiratze prestazioaren %60ko integrazio portzentajea aplikatu zuen kontsulta egileak. Gizarte Segurantzari egin nahi dion ekarpena bere lan pertsonaleko etekinen gastu kengarria izango da?

Bere laneko etekin garbiak kalkulatzeko, kontsulta egileak bere etekin garbietatik (besteak beste, erretiratzeagatik BGAEak emango dion prestazioa) deskontatu ahalko ditu Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkion kuoten zenbatekoa, kotizazio aldia osatzeko eta dagokion pentsioaren zenbatekoa gehitzeko helburuarekin.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli