saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001397

Ekitaldi honetan SOVIren pentsio bat kobratu dut. Nola aitortu behar dut?

Zahartze eta Ezintasunaren Nahitaezko Asegurua hondar erregimen bat da, erregimen iraungiaren legeriak exijitutako baldintzak betez Gizarte Segurantzaren gaur egungo sistemaren pentsiorako eskubiderik ez duten langileei eta eskubidedunei aplikatzen zaiena, betiere onuradunak izan daitezkeen alarguntza pentsioak alde batera utzita.

ZBDA pentsioak honelakoak izan daitezke:

  • Baliaezintasunagatiko ZBDA: Gizarte Segurantzaren ezintasun iraunkor oso baten baliokide da. 55 urte betetzen dituztenetik aurrera salbuetsiko dira, baldin eta jarduera ekonomikorik ez badute egiten eta inoren kontura lanposturik ez badute.
  • Zahartzaroko ZBDA: laneko errenta da, zergaren pekoa eta salbuetsi gabea.

Kasu batzuetan, 60 urte bete dituzten eta baliaezintasunen bat duten pertsonei zahartzaroko pentsioa aurreratzen diete. Kasu horretan, salbuetsita egongo dira baldin eta jarduera ekonomikorik egiten ez badute eta foru arau honen 18.a) artikuluan aipatu ez diren lanaren etekinak edo jardueren etekinak jasotzen dituzten zergadunei. Bateraezintasun hori ez da aplikatuko prestazioa lehenengoz jasotzen den zergaldian.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 Foru Arauaren 9. eta 18. artikuluak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli