saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001396

Banandutako ezkontide batek bere ezkontideari, konpentsazio pentsio gisa, hilero zenbateko bat ordaindu behar dio, izaera mugagabearekin. Biek adostu dute hileko ordainketen ordez kapital bakarra ematea. Zergen ordainketa ordaintzailearentzat eta jasotzailearentzat.

Kode Zibilak ahalbideratzen du epaileak ezarritako konpentsazio pentsioaren ordez kapital bat (ondasunetan edo dirutan) ematea adostea, edozein unetan. Kasu honetan, ordaintzailearentzat, konpentsazio pentsioaren ordez ematen den kapitalak pentsioaren tratamendu bera izango du, ematen den ekitaldiko zerga oinarria murriztuz. Jasotzaileak, bestalde, jasotako kapitala laneko etekin gisa aitortu beharko du. Zehazki, konpentsazio pentsioa denboraldi zehatz baterako bada, zenbateko hori %60an edo %50ean integratuko da, sorrera urteak 2 edo 5 urte baino gehiago diren (hurrenez hurren) kontuan izanik. Baina sorrera denboraldia ezin bada zehaztu, denboraldia 3 urtekoa dela ulertuko da; beraz, zerga oinarrian %60an integratuko da.

Ordaintzailearentzat, emandako kapitala ondasunak badira, ondare aldakuntza bat sortuko da, eta aldakuntza horrek ondarea irabaztea edo galtzea ekar lezake.

2014/01/01etik aurrera %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, lan etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli