saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001392

Erakunde batek aseguru bat kontratatu du 10 urterako. Aseguratua konpainiako zuzendari nagusia da. 10 urteak amaituta, bizirik jarraitzen badu, onraduna zuzendaria da, eta lehenago hiltzen bada, sozietatea da onuraduna. 10 urteak igarota, erakunde aseguratzaileak enpresako zuzendari nagusiari dagokion kapitala ordaindu dio. Nola zergapetzen da?

Hau ez da enpresak langileen pentsioekiko konpromisoak estaltzeko daukan produktu bat. Galderan aipatzen den aseguruaren onuradunak aseguruaren ordainketa bakar gisa jasotzen duen zenbatekoari %50eko integrazioko portzentajea aplikatu ahalko dio (errenta honen sortze denboraldia 5 urte baino gehiagokoa baita), baldin eta honelako ordainsariak aldian behin edo modu errekurrentean jasotzen ez baditu.

2014/01/01etik aurrera %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, lan etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli