saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001389

1984. urteaz geroztik erretiratutako zergaduna BGAE baten onuraduna da, aurretik gizarte aurreikuspeneko mutualitate izaera zeukana. Galdetu du BGAE horrek 2007an eman zizkion erretiratze prestazioei 13/2013 Foru Arauaren 7. xedapen iragankorra aplikatu ahal zaien. Xedapen horren arabera, zerga oinarria gutxitu edo murriztu ezin izan zaien gizarte aurreikuspeneko mutualitateentzako ekarpenen zenbatekoa ezin bada frogatu, jasotako erretiratze eta baliaezintasun prestazioen %75 integratu behar da.

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak zenbait ebazpenetan (adibidez, 2007ko uztailaren 5ekoan) adierazi du honelako kasuetan, hau da, prestazioak ematen dituen BGAEak aurreko momentu batean gizarte aurreikuspen boluntarioko mutualitate izaera eduki zuenean, 13/2013 PFEZ Foru Arauaren azpigarren xedapen iragankorrean araututako araubide berezia aplikatu behar dela, helburua ezarpen bikoitza galaraztea delako; izan ere, bere unean zerga egitatean gutxipenik edo murrizpenik ekarri ez zuen erakundeari ordaindutako zenbatekoak kargatuz gero gertatuko litzatekeen ezarpen bikoitza galaraztea da haren helburua. Zehazki, Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren iritziz, xedapen iragankor horrek ez du beren-beregi exijitzen prestazioak mutualitate batek ordain ditzala; nahikoa da une hartan gizarte aurreikuspeneko mutualitate izaera zeukatenekin sinatutako aseguru-kontratuetatik eratortzea.

Loturak

Zergei Buruzko Informazioa: Kontsultak, idizpideak eta ebazpenak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Mutualitateak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli