saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001381

Pertsona batek, erretiratzeko eskubidea izan ahal izateko, Gizarte Segurantzarekin Hitzarmen Berezia sinatu du. Errentamenduengatiko higiezin etekinak ere badauzka, JEZaren 861-2 epigrafean alta hartuta. Jarduera hori garatzeko ez dauka horretara bakarrik bideratutako lokalik ezta langilerik ere. Kapital higiezinaren etekinetatik Gizarte Segurantzaren ordainketak kendu ahal ditu?

Kapital higiezinaren etekinetatik kendu ahal diren gastuen artean ez dira sartzen Gizarte Segurantzari ordaindutako zenbatekoak. Halere, erretiratzeko eskubidea izateko helburuarekin interesatuak Gizarte Segurantzarekin Hitzarmen Berezia sinatu badu, zenbateko horiek lan etekinen gastu kengarrien artean sartu ahalko ditu. Beraz, horrelako sarrerarik ez badauka, etekina negatiboa izango da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli