saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001377

Soldata Bermeko Fondoak ordaindutako ordainsariak nola zergapetzen dira?

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Soldata Bermeko Fondoak ordaintzeke dauden soldaten zenbatekoak eta izapidetze soldaten zenbatekoak ordaintzen dizkie langileei, baita kontratuak iraungitzeagatik edo iraizpenagatik ematen diren kalte-ordainak ere kaudimengabezia, ordainketa etendura, porrot edo enpresaburuaren hartzekodunen konkurtso kasuetan, langileen eskubide eta akzioetan nahitaez subrogatuz. PFEZaren ondorioetarako, soldata eta kalte-ordain horiek tratamendu ezberdina izango dute:

  • Ordaintzeke dauden soldatak eta izapidetzakoak PFEZaren mende egongo dira eta sortu diren ekitaldiari egotzi beharreko lan etekinak izango dira.
  • Kontratua iraungitzeagatik edo iraizpenagatik ematen diren kalte-ordainak salbuetsita egongo dira, Langileen Estatutuan nahitaez ezarritako zenbatekoan. 2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda kalte-ordain salbuetsia 180.000 euro izango da, gehienez .
Loturak

Langileen estatutoen 33 art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli