saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001355

Zein eskuraketa-data hartu behar da kontuan dohaintza, jaraunspen edo ondasunen foru komunikazio bidez jasotako ondasuna eskualdatzean?

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Honen bidezko eskuraketa:

  1. Dohaintza
  2. Jaraunspena
  3. Foru komunikazioa desegitea
  4. Testamentua egiteko ahalordea duten jaraunspenak
  5. Jabetza soila finkatzen duen jabe soila
  6. Jabe soilak eta gozamendunak beren akzioak saldu dituzte.
  7. Orainean eraginkortasuna duen oinordetza ituna
Eskuraketa-data dohaintza batean

Hauxe arautu da Kode Zibilaren 609. artikuluan: “Ondasuna hartuta eskuratzen da jabetza. Jabetza eta ondasunen gaineko gainerako eskubideak legez, dohaintzaz eta testamendua eginda duen edo egina ez duen dohaintzaz eskuratzen eta eskualdatzen dira, eta ondorioz, usadioen bidezko zenbait kontraturen ondorioz ere bai. Preskribatzearen bidez ere eskura daitezke.

Akzioak dohaintzan ematen direnean, idatziz egin behar da dohaintza eta idatziz agerrarazi behar da onarpena. (632 artikulua Kode Zibila). Dohaintza-emaileak dohaintza-hartzailearen onarpenaren berri duenetik hobetzen da dohaintza. (Kode Zibilaren 623. artikulua)

Jaraunspenaren eskuraketa-data

Kausatzailea hiltzean.
Baldin eta kontsultagileak une honetan jaso baditu akzioak ekitaldiaren, desegitearen edo gurasoetako batek bestearen alde (alkar poderosoa) edo hirugarren baten alde testua egiteko emandako ahalordearen ondorioz, ekitaldi horretako uneari dagozkio eskuraketa-balioa eta eskuraketa-data, edo ahalordea desegiten den uneari.

Eskuraketa-data foru komunikazioa desegitearen ziozko esleipenetan.

Foru komunikazioko araubidea duten senar-emazteak dira eta senarra hil egin da, aurretik testamentua egiteko ahalordea emaztearen alde emanda; seme-alabak dituzte elkarrekin. Ondoren, emazteak hainbat ondasun saldu ditu. Zein izango dira eskuraketa-datak eta eskuraketa-balioak?

  • Emazteak ezkondu baino lehen eskuratu badu, beretzako eskuraketa-data eta –balioa.
  • Ezkondu ondoren eskuratu badute, eskuraketa-data eta -balioa.
  • Hil den senarrak ezkondu baino lehen eskuratu bazuen ondasuna, orduan ezkontza-data izango litzateke eta data horretan duen balioa.
  • (Foru komunikazioa dutenez gero, famili ezkontzaren ondasunen erdia dagokio bere tituluagatik. Senarra hildakoan, senarraren eta emaztearen ondasun guztiak batuko lirateke, pribatiboak eta bionak direnak, eta erditik zatituko lirateke; beste erdia jaraunspeneko ondasunei dagokie).
Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 12.6 43.46 eta 47 artikulua (561 KB)

Kode Zibilaren 609, 657, 661 eta 989 artikulua.

Testamentua egiteko ahalordea duten jaraunspenak

Testamentua egiteko ahalordea erabiltzeke duen jaraunspen baten ondasunak besterentzea. Zein da eskuraketa-data eta -balioa?

Testamentua egiteko ahalorde hori erabiltzen den unean ondare elementuak dituenak izango dira ondare irabazia edo galera kalkulatzeko hartuko diren eskuraketa-balioa eta -data.

Ezkontide alarguna hiltzen bada eta ez badu testamentua egiteko ahalordea erabiltzen edo ahalorde hori iraungi egiten bada emandako epean, bigarren gurasoaren heriotzaren data izango litzateke ondarea jaraunslearen esku geratzen deneko data, edo bestela testamentua egiteko ahalordearen erabileraren iraungipen data.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 12.6 43.46 eta 47 artikulua (561 KB)
Jabetza osoa finkatzen duen jabe soila

Irabaziz eskuraturiko jabetza soila, eta ondoren jabaria finkatzea gozamena desegiteagatik. Zein da eskuraketa-data eta -balioa ondasuna ondoren eskuratzearen ondorioetarako?

Irabaziz eskuraturiko jabetza soilaren doako eskualdaketak direnean eta ondoren gozamena desegin izanaren ondorioz jabaria finkatzen denean, dela epea bete delako, dela gozamenduna hil egin delako, jabetza bi une ezberdinetan eta bi balio ezberdinekin eskuratu dela ulertu behar da. Une bakoitzean, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak data horietan aplikatu beharrekoaren emaitza izango da eskuraketa-balioa.

Eskuraketa-data horiek –balioak barne direla- hartu behar dira kontuan PFEZren eremuan, ondare elementuak eskualdatzearen ondorioz sor litekeen ondare irabazia edo galera kalkulatzeari begira. (Gure gida)

Jabe soilak eta gozamendunak zenbait akzio saldu dituzte

1984an eraturiko S.A. baten akzioak eskualdatzea. 1992an sozietate kapitala handitu zuen tituluen balio nominala jasota. Urte hartan, kapital-handitzearen %25 besterik ez zen ordaindu, eta gainerako %75a ordaintzeke gelditu zen gehienez 10 urteko epean. 1992ko amaieran, akzioen titular agertzen zen bazkidea hil zen. Akzioen %50 alargunari esleitu zitzaion irabazpideen erdiaren ordain gisa. Gainerako %50 alargunaren gozamenari esleitu zitzaion, eta jabetza soila seme-alabei. Zein da akzioen eskuraketa-data eta -balioa?

Kausadunen eskuraketa-data kausatzailea hil den egunekoa dela ulertu behar da. Ezkontide alargunari irabazpidearen erdiagatik ordaindutako akzioak esleitzeak ez du zerga ondoriorik, eta jatorriko zenbatekoak eta eskuraketa-datak mantendu behar dira ondorengo balizko eskualdaketen ondoriozko irabazia kalkulatzeari begira, eta ez ezkontideen sozietatea likidatzean ezarritakoak. Jatorriko datak eta balioak zehazteko, bi une ezberdin hartu behar dira kontuan: a) sozietatea eratzean akzioen eskuraketa-data; eta b) 1992an erabakitako kapital handitzearena.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 12.6 43.46 eta 47 artikulua (561 KB)
Orainean eraginkortasuna duen oinordetza ituna

Hiru seme-alaba dituen pertsona batek, orainean eraginkortasuna duen oinordetza itun gisa, ondasun bat eman die dohaintzan haietako bi seme-alabei, baina karga modal batekin: guztizkoaren heren bat beste semeari eskudirutan ordaintzea. Zein zerga tratamendu du orainean eraginkortasuna duen oinordetza itunaren karga modaleko dohaintzari dagokion ondare irabaziak?

Ez da ondare irabazitzat edo galeratzat hartuko zergadunaren heriotzak eragindako irabazizko eskualdaketetan, irabazizko eskualdaketa komisarioak testamentua egiteko ahalordea erabiltzen duenean ere, edo orainean eraginkortasuna duen beste edozein oinordetza titulurengatik.

Orainean eraginkortasuna duen oinordetzaren ziozko irabazizko eskuraketetan, hauxe hartuko da ondasunen eskuraketa-baliotzat balizko eskualdaketen ondorioetarako: dohaintza-emaileak dohaintza-hartzaileari ondasunak ematean ondasunok duten balioa.

Ez du zertan irabazia integratu, hain zuzen seme-alaben alde egin den eta orainean eraginkortasuna duen oinordetza itunarekin eginiko dohaintzetan agertzen den irabazia.

Ondasunak jasotzen dituzten seme-alabek honako hauek izango dituzte ondasunen eskuraketa-balio eta -datatzat: orainean eraginkortasuna duen dohaintzat ituna dela bide jabetza eskualdatzen den egunean ondasunok dituztenak. Alabaina, dohaintza-emailea hil baino lehenago besterentzen badira, eskuraketa-balioa eta -data izango dira amarentzat zituenak, hau da, orainean eraginkortasuna duen dohaintza ituna baino lehen zituenak. Hortaz, geroramendu bihurtzen da bestela salbuespena izango litzatekeena.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 41.2 eta 46 artikulua (561 KB)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli